Informazioa
Errusiar jatorriko biolista den Natalia Tchitchek, jarduera solistiko eta kameristiko zabala garatzen du nazioartean. Etengabeko kezka eta jarduera profesionalari esker, Europako hainbat hiritan bizi izan da, eta bere ibilbideko etapa bakoitza hainbat alderdi artistikori eskaini dio. Ganbera musikarako duen grina eta dedikazioak Europa mailako jaialdi eta proiektu garrantzitsuenetan aritzera garamatza; Santander, Verbier, Napoles, Entrecasteaux, Sully eta Montpellier, besteak beste. Agustin Dumay, Alain Meunier, Gordan Nicolic, David Grimal, María João Pires, Gérard Causse, Silvia Marcovici, Isabelle Faust, Katia et Marielle Labeque eta Jordi Savall artistekin batera aritu da bere belaunaldiko beste artista askoren artean. Bere heziketa multikulturalak eta familiak irakatsitako pedagogiarekiko maitasunak ezagutza transmititzeko helburua ezarri zion, belaunaldi berrien prestakuntzari ekinez. 2002az geroztik, masterclass-ak ematen ditu mundu osoan zehar.
Josu Okiñena. Piano-jotzaile eta ikerlaria da, Euskal Herriko Unibertsitateak Aita Donostiaren obrari buruz egindako lanengatik saritua, proiektu musikal berrien bilaketa etengabean dihardu, Warner eta Sony Music bezalako zigilu diskografiko nagusien babespean. Xuxurlak eta Aradak izeneko albumekin, Okiñena euskal musika ondareari buruzko ikerketa proiektu bat egiten ari da: azken urteotan berreskuratutako eta Okiñenak mundu osoan sustatutako eskuizkribu originaletatik abiatuta, nazioarteko bira batekin. History of the Basque Music argitaratu du Renoko Unibertsitatean.
Programa
Sergej Prokofiev (1891 - 1953)
- Romeo y Julieta (Arr. para viola de Vadim Borisovsky)
- Introduccion
- La calle se despierta
- Mercuccio
Hilario Olazarán de Estella (1894 - 1973)
- Suite Navarra
Jesús Guridi (1886 - 1961)
- Canzonetta
Maurice Ravel (1875 - 1937)
- Vocalise - Etude en forma de habanera
Piotr Ilich Chaikovski (1840 - 1893)
- Andante Cantabile
Johannes Brahms (1833 - 1897)
- Sonata op.120 n. 2 en Mi Bémol Mayor


