Azken eguneratzea: 2022ko irailaren 15ean
Zehaztapen eta baldintza hauek ("Zehaztapenak", "Zehaztapen eta baldintzak") arautzen dute OE Oficina Abril 3000 S.L.. enpresak (“gu” edo “gure”) kudeatzen duen https://www.oeoficina.com webgunearekin ("Zerbitzua") dugun harremana.
Mesedez, irakurri arretaz Zehaztapen eta Baldintza hauek Zerbitzua erabili aurretik.
Zerbitzua eskuratzeko eta erabiltzeko, aurrez onartu eta bete egin behar dituzu Zehaztapen hauek. Zerbitzua eskuratu edo erabiltzen duten bisitari, erabiltzaile eta pertsona guztiek bete beharrekoak dira zehaztapenak.
Zerbitzua eskuratzean edo erabiltzean, legez derrigortuta zaude Zehaztapen hauek betetzera. Atalen batekin ados ez bazaude, Zerbitzuan ez sartzea gomendatzen dizugu.
www.oeoficina.com OE Oficina Abril 3000 S.L..ren zerbitzua.
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, webgune hauen bidez informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituen erakundearen izena OE Oficina Abril 3000 S.L. da, eta helbide soziala Lasala enparantza, 1
- 20003 Donostia
helbidean du (IFK: B83993337).
Datu osoak
OE Oficina Abril 3000 S.L.
B83993337
Lasala enparantza, 1
20003 Donostia
www.oeoficina.com
Email: info@oeoficina.com
Teléfono: 0034 943 535 679
Zerbitzuaren bidez eskura dagoen produktu edo zerbitzuren bat erosi nahi baduzu (“Erosketa”), seguruenera erosketa egiteko garrantzizkoa den informazioa emateko eskatuko zaizu, hala nola kreditu-txartelaren zenbakia, noiz iraungitzen den, fakturazio-helbidea eta bidalketa egiteko helbidea.
Hori egitean, adierazten eta bermatzen ari zara: (i) legezko baimena duzula kreditu-txartela edo txartelak edo bestelako ordainketa-metodoak erabiltzeko Erosketa egitean, eta (ii) ematen diguzun informazioa benetakoa, zuzena eta osoa dela.
Informazio hori ematean, hirugarren aldeei transmititzeko eskubidea lagatzen diguzu, betiere Erosketa(k) bukatzearekin zerikusia duten helburuetarako.
Eskumena izango dugu zure eskaera baztertzeko edo ezeztatzeko edozein unetan, besteak beste, honelako arrazoiak tarteko direnean: produktu edo zerbitzu jakin bat eskura ez egotea, produktu edo zerbitzu horren deskribapenean edo prezioan akatsak egotea edo zure eskaeran akatsen bat izatea.
Eskumena izango dugu, orobat, zure eskaera ezeztatzeko edo bertan behera uzteko, iruzurraren edo legez kanpoko edo baimendu gabeko transakzioren baten susmoa izanez gero.
Zerbitzuan eskura dauden produktuen eta zerbitzuen gure eskaintzak etengabe eguneratzen dira. Gerta daiteke gure Zerbitzuan eskura dauden produktuak eta zerbitzuak okerreko prezioarekin egotea, zehaztasunik gabe deskribatuta egotea edo eskura ez egotea; era berean, atzerapenak izan daitezke beste webgune batzuetan Zerbitzuaren informazioa eta gure publizitatea eguneratzerakoan.
Ezin dugu bermatu eta ez dugu bermatzen informazioaren (prezioak barne), produktuen irudien, zehaztapenen, eskuragarritasunaren eta zerbitzuen zehaztasuna. Eskumena dugu informazio hori aldatzeko edo eguneratzeko, baita akatsak, zehaztasunik ezak edo aipatu gabeko informazioak zuzentzeko ere, edozein unetan eta aurrez ohartarazi gabe.
Zerbitzuaren bidez eskainitako lehiaketa, zozketa edo sustapenak (oro har, “Sustapenak”) Zehaztapen hauetatik aparteko zenbait arauri loturik egon daitezke. Sustapen horietakoren batean parte hartzen baduzu, arren eskatzen dizugu berrikusi ditzazula arau horiek eta gure Pribatutasun-politika. Sustapenen baten arauek talka egiten badute Zehaztapen hauekin, Sustapenari dagozkion arauak aplikatuko dira.
Gurekin kontu bat sortzen duzunean, uneoro informazio zuzena, osoa eta eguneratua eman beharko diguzu. Gainerakoan, Zehaztapen hauek urratzen ariko zara, eta horrek gure Zerbitzuan duzun kontua berehala ixtea ekar dezake.
Pasahitza behar da Zerbitzuan sartzeko eta zenbait jarduera eta ekintza egiteko. Zure ardura da pasahitz hori gordetzea, nahiz eta berez pasahitza gure Zerbitzuari edo hirugarrenek emandako beste zerbitzu bati dagokion.
Zehaztapen hauen bidez, onartzen duzu zure pasahitza hirugarrenei ez jakinaraztea. Gunearen segurtasuna urratzen bada edo inork zure kontua baimenik gabe erabiltzen badu, berehala jakinarazi behar diguzu.
Debekatuta dago beste pertsona baten edo legez eskura ez dagoen entitate baten izena barne-biltzen duen erabiltzaile baten izena erabiltzea; eskubide jakin batzuei loturik erregistratutako izen edo marka bat erabiltzea (baldin eta erabiltzaileak eskubide horien gaineko baimenik ez badu); edota izen iraingarriak, baldarrak edo lizunak erabiltzea.
Zerbitzua eta haren jatorrizko edukiak, ezaugarriak eta funtzionaltasunak OE Oficina Abril 3000 S.L. enpresarenak eta lizentziaren titularrenak dira eta izango dira, eta ez beste inorenak. Espainian eta atzerriko herrialdeetan indarrean diren jabetza intelektualaren eta erregistratutako markaren gaineko eskubideen bidez eta bestelako arauen bidez babesturik dago Zerbitzua. Gure erregistratutako markak eta ikur bereizgarriak ezin dira erabili beste produktu eta zerbitzuetan aurrez OE Oficina Abril 3000 S.L. enpresaren berariazko eta idatzizko baimena eskuratu gabe.
Gure Zerbitzuan hirugarren batzuen web-orri edo zerbitzuetarako estekak egon daitezke; OE Oficina Abril 3000 S.L. enpresak ez du horien jabetzarik ez eta horien gaineko kontrolik ere.
OE Oficina Abril 3000 S.L. enpresak ez du inolako erantzukizunik eta inolako kontrolik hirugarrenen esku dauden web-orri edo zerbitzuetako eduki, pribatutasun-politika edo jardunen gainean. Zehaztapen hauen bidez, onartzen ari zara OE Oficina Abril 3000 S.L. enpresak ez duela inolako erantzukizunik, ez zuzenik ez zeharkakorik, hirugarrenen web-orri edo zerbitzuetan eskura dauden eduki, ondasun edo zerbitzuen erabileragatik edo horietan jarritako konfiantzagatik sortutako edo ustez sortutako kalte edo galerak direla eta.
Arren eskatzen dizugu irakur ditzazula bisitatzen dituzun hirugarrenen web-orri edo zerbitzuen zehaztapen eta baldintzak eta pribatutasun-politikak.
Edozein arrazoirengatik (besteak beste, Zehaztapen hauek urratzeagatik), zure kontua berehala ixteko erabakia har dezakegu, aldez aurretik ohartarazi beharrik izan gabe eta gure gain inolako erantzukizunik hartu gabe.
Kontua itxi ondoren, berehala etengo da Zerbitzuan sartzeko zure eskubidea. Zure kontua itxi nahi baduzu, aski duzu Zerbitzua erabiltzeari uztea.
OE Oficina Abril 3000 S.L. enpresak eta zuzendaritzako kideek, langileek, bazkideek, eragileek, banatzaileek eta afiliatuek ez dute erantzukizunik izango ondoren aipatutako arrazoiak direla medio gerta daitezkeen inongo zeharkako kalte, ustekabeko kalte, kalte berezi, kalte zentzagarri edo ondoriozko kalteengatik (honako hauek barne hartuz: irabaziak, informazioa, erabilera, datuak eta borondate ona galtzea eta beste zenbait galera ukiezin). Hauek izan daitezke kalte-galera horien kausak (i) Zerbitzuan sartzea edo ezin sartu ahal izatea, zerbitzua erabiltzea edo ezin erabili ahal izatea; (ii) hirugarren batek Zerbitzuan agertutako edozein jokabide edo Zerbitzuari eginiko edozein ekarpen; (iii) Zerbitzutik eskuratutako edozein eduki; eta (iv) baimenik gabe sartzea, Zerbitzuaren igorketak edo edukiak erabiltzea edo aldatzea, nahiz eta berme, kontratu, laido (utzikeriak barne) edo legezko beste edozein teoriaren euskarria izan. Hori guztia kalte-galera horiek gerta daitezkeela jakinarazi ala ez, baita aldez aurretik hemen jarritako konponbideak ez direla eragingarriak izan frogatzen bada ere.
Zure ardura izango da Zerbitzuaz egiten duzun erabilera. Zerbitzua dagoen moduan edo eskura dagoen moduan emango da, inolako bermerik gabe, izan berme horiek berariazkoak edo inplizituak, eta hor sartzen dira merkaturatzeko, helburu partikular bati begira egokitzeko, ez urratzeko edota errendimenduaren norabideari begirako berme esplizituak.
OE Oficina Abril 3000 S.L.. enpresak, haren filialek, afiliatuek eta lizentzia-emaileek ez dute bermatzen a) Zerbitzuak etenik gabe eta modu seguruan funtzionatuko duenik, edo uneoro eta edozein kokalekutatik eskura egongo denik; b) Zerbitzuaren akatsak edo hutsegiteak zuzenduko direnik; c) Zerbitzuan birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez dagoenik; edota d) Zerbitzua erabiltzearen emaitzak zure aurreikuspenak beteko dituenik.
OE Oficina Abril 3000 S.L., webgune honen titular gisa, erabiltzailearekin ezarritako harremana, lege aplikagarrien arabera eta eskumena duen jurisdikzioari dagokion indarreko araudian ezarritakoaren arabera arautuko da. Hala ere, araudiak bi parteak eskumen baten menpe gelditzeko aukera aurreikusten duen kasuetan, OE Oficina Abril 3000 S.L. eta erabiltzaileak, berariaz uko egingo diote izan dezaketen beste edonolako eskumenei, Donostiako (Gipuzkoa) hiriko auzitegi eta epaitegien mende geldituko direlarik.
Zehaztapen hauetan jasotako eskubideak edo arauak betetzeko gure ezgaitasuna ez da hartuko eskubide horien salbuespentzat. Auzitegiren batek Zehaztapen hauetako neurriren bat baliogabetzen badu edo ezin badu gauzatu, Zehaztapen hauetako gainerako arau eta neurriek indarrean jarraituko dute. Zehaztapen hauek eskaintzen dugun Zerbitzuaren gaineko hitzarmen osoa egituratzen dute, eta, horrenbestez, Zerbitzuarekin loturik aurrez egon zitekeen beste edozein akordio ordezten dute.