OE Oficinak Aita Donostiari eskainitako nazioarteko ekimen berri bat aurkezten du. XX. mendeko euskal musikaren eta folklorearen funtsezko figuretako bat izan zen Aita Donostia, eta proiektua haren Illustrations Musicales pour la Vie Profonde de Saint François d’Assise obraren mendeurrenaren inguruan antolatu da.
Josu Okiñena pianista eta ikertzaileak, Noelia Ibáñez mezzosopranoaren parte-hartzearekin, hainbat hitzaldi-kontzertu eskainiko ditu irailean San Frantziskon, Chicagon eta New Yorken. Jardueren ardatza Aita Donostiaren ondare musikala, folklorikoa eta espirituala izango da, baita bere garaiko berrikuntza-korronteen eta nazionalismo musikalaren testuinguruan izan zuen lekua ere.