Pavel Gomziakov - Josu Okiñena
Dúo violonchelo y piano

Pavel Gomziakov - Josu Okiñena

Informazioa

PAVEL GOMZIAKOV

Mosku, Madril eta Parisen ikasketak egin ondoren, 2010ean Estatu Batuetan debuta egin zuen Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Pavel Gomziakov bere belaunaldiko ganbera-musikari eskatuenetako bat da. María Joao Pires piano-jotzaile handiarekin batera kontzertuak eman ditu mundu osoan zehar. 

Onyx zigilupean, hainbat CD grabatu ditu bakarlari gisa, besteak beste, J.Haydnen Biolontxelorako Kontzertuak eta baita Andre Korobeinikov pianistarekin ere duo gisa. Orkestrekin egindako grabazioen artean, C. Saint-Saëns-en biolontxelorako 1. kontzertua eta eta R. Schumann-en biolontxelorako kontzertua nabarmentzen dira.

JOSU OKIÑENA

Josu Okiñena piano-jotzaile eta ikerlaria da, Euskal Herriko Unibertsitateak Aita Donostiaren obrari buruz egindako lanengatik saritua, proiektu musikal berrien bilaketa etengabean dihardu, Warner eta Sony Music bezalako zigilu diskografiko nagusien babespean. Xuxurlak eta Aradak izeneko albumekin, Okiñena euskal musika ondareari buruzko ikerketa proiektu bat egiten ari da: azken urteotan berreskuratutako eta Okiñenak mundu osoan sustatutako eskuizkribu originaletatik abiatuta, nazioarteko bira batekin.

History of the Basque Music argitaratu du Renoko Unibertsitatean.

Irakurri gehiago

Programa

Franz Liszt (1811-1886)

  • Elegia n. 2 S131 
  • Die Zelle in Nonneewerth S382 
  • La lugubre gondola S 134 
  • Romance Oubliée S132

Franz Schubert (1797-1828)

  • Arpeggione

Aita Donostia (1886-1956)

  • El Mendibo Moribundo

Hector Tosar  (1923-2002)

  • Tres canciones de "El Barrio de Santa Cruz" para voz y piano, (arr. para cello y piano)

Johannes Brahms (1844-1908) 

  • Sonata nº2 en Fa Mayor op.99
    • Allegro vivace
    • Adagio affettuoso en fa♯ mayor
    • Allegro passionato en fa menor
    • Allegro molto

Irakurri gehiago

Pavel Gomziakov - Josu Okiñena
Dúo violonchelo y piano

  • 2023/11/11
  • 18:30o.
  • Dohainik, edukiera bete arte
Zikloari dagokion ekitaldia:
Musika Kuadrilletan / 2023-2024

San Pedro parrokia

Herriko Enparantza
01250 Araia (Araba/Álava)

scan me
Mugikorrarekin eskaneatu