Informazioa
Hayk Vardanyan tenor armeniarrak ahotsaren bidez Ekialdetik Mendebaldera bidaiatzen duen errezitala aurkezten du. Komitas, Sayat-Nova, Jrbashyan eta Tigranyanen abestiak Aita Donostiaren eta Guridiren obrekin, Tosti, Bellini eta De Curtisen abesti napolitar eta aretokoekin, eta Beethoven, Schubert eta Wolfen lied alemaniarrarekin uztartzen dira. Amaia Zipitria izango du lagun pianoan, armeniar eta euskal tradizioek Europako abesti handiarekin solasean diharduten egitarau honetan.
Programa
Lan hauek interpretatuko dira:
Komitas, Sayat-Nova, Stepan Jrbashyan, Vardan Tigranyan (musikagile armeniarrak), Aita Donostia, Jesús Guridi, Paolo Tosti, Vincenzo Bellini, Ernesto de Curtis, Franz Schubert, Hugo Wolf, Ludwig van Beethoven


