Informazioa
Noelia Ibáñez
Mezzosoprano gasteiztarrak bere lehen pausuak eman zituen kantu lirikoan Bukaresteko Musika Unibertsitate Nazionalean. Geroago, Genevako Haute École de Musique-n graduatu zen eta 2018an Prix Spécial de la Ville de Genève jaso zuen. 2022an, Parisko Alfred Cortot École Normale de Musique-n Concertiste diploma lortu zuen.
Artista gazte polifazetikoa (biolontxelo-jotzailea ere), 2021ean Malvina eta Denise Menda Fundazioaren ohoratua/saritua izan zen (Fondation de France-ren fondoak bakarlari gazteentzako) eta 2022an Grand Prix de la Voix de l’Hippodrome de Cagnes sur Mer -en Hirugarren Saria jaso zuen.
2022. urtetik, Noeliak eszena-artista gazteen taldean parte hartzen du Centre d'Art Lyrique de la Méditerranéen eta Nizako Operan. Bertan, 2022ko ekainean, S. Monterisi eta M. Thomasen Babel opera ekoizpenean debuta egin zuen, Gaïaren pertsonaiari bizia emanez.
Josu Okiñena
Piano-jotzaile eta ikerlaria da, Euskal Herriko Unibertsitateak Aita Donostiaren obrari buruz egindako lanengatik saritua, proiektu musikal berrien bilaketa etengabean dihardu, Warner eta Sony Music bezalako zigilu diskografiko nagusien babespean. Xuxurlak eta Aradak izeneko albumekin, Okiñena euskal musika ondareari buruzko ikerketa proiektu bat egiten ari da: azken urteotan berreskuratutako eta Okiñenak mundu osoan sustatutako eskuizkribu originaletatik abiatuta, nazioarteko bira batekin.
History of the Basque Music argitaratu du Renoko Unibertsitatean.
Programa
Donostia, A. (1886-1956)
- Do, do, l´enfant
- Lou capoulet rouy
- Andregeya
F. Poulenc (1899-1963)
- La reine de coeur
- Montparnasse
P. Aldave (1924-2013)
- Tríptico de la hora morena:
- Mírate
- Por el verde campo
- Zagala de pelo negro
P. Aldave (1924-2013)
- Tres bagatelas vascas románticas:
- Maitagarria
- Uso shuriya
- Maritxu
F. Lavilla (1928-2013)
- Cuatro canciones vascas:
- Ay Isabel, Isabel
- Anderegeya
- Loa loa
- Aldapeko
M. de Falla (1876-1946)
- Siete canciones populares:
- El paño moruno
- Seguidilla murciana
- Asturiana
- JotaNana
- Canción
- Polo



