Konstantin Soukhovetski
Pianoa

Konstantin Soukhovetski
Copyright Benjamin Chasteen/Epoch Times

Informazioa

Konstantin Alekseyevitx Soukhovetski artista familia batean jaio zen, eta

Pianoa jotzen lau urterekin hasi zen. Moskuko Eskola Nagusian ikasi zuen, non bertako irakasgai berezien artean konposizioa eta interpretazioa ere sartzen ziren.

Ondoren, New Yorkeko Juilliard School of Music-en ikasi zuen, eta 2003an lizentziatu zen Anton Rubenstein saria jasota piano-jotzaile aipagarri gisa. William Petschek Piano Debut Recital Award saria irabazi zuen 2006an.

2002an, Soukhovetskik Walter W. Naumburg Piano Lehiaketako bigarren saria eta

Hilton Head Nazioarteko Lehiaketako bigarren saria irabazi zuen. 2003an Juilliard-eko Gina Bachauer Lehiaketan eta Clevelandeko Nazioarteko Piano Lehiaketan berebiziko arrakasta izan zuen, eta 2004an Pretoria-ko (Hegoafrika) UNISAren Nazioarteko Piano Lehiaketan Bigarren saria lortu zuen. Estatu Batuetara joan aurretik, Soukhovetski Europako Mendebaldean eta Errusian aritu zen.

Soukhovetski Cleveland-eko Orkestrarekin, Pretoriako Orkestra Sinfonikoarekin (Hegoafrika) eta Austingo Orkestra Sinfonikoarekin (Minnesota) aritu izan da. 2003an Carnegie Hall-eko Weill Recital Hall debutatu zuen eta Raed printzearentzat eta Maida printzesarentzat jo zuen Amman-en (Jordania) eta Beirut-en (Libano). Lincoln-eko Alice Tully Hall-en, Severance Hall-en, Bostongo Jordan Hall-en eta Moskuko Kontserbatorioko Bolshoi aretoan ere aritu da

Irakurri gehiago

Programa

E. de ZUBELDIA

Esquisses d’une après-midi basque

Vers le bois

L’écho dans la montagne

Sous le vieux roble

La petite fleur solitaire

Un souvenir d’Usandizaga-au bord du ruisseau

Retour à la maison

Aita DONOSTIA

Tiento y cancion

Errimina

Zubero-errialde

Mutillen Karrika-Eresiak

PUCCINI – SOUKHOVETSKI

La Boheme, “The Love Story”

P. NAZAYKINSKAYA

Sparks

R. STRAUSS-SOUKHOVETSKI

The Four Last Songs

Konstantin Soukhovetski
Pianoa

  • 2022/02/06
  • 19:00o.
Zikloari dagokion ekitaldia:
Batura 2. Zikloa / 2021–2022

Victoria Eugenia Antzokia, Klub gunea

Argentinar Errepublika, 2 / Okendo Plaza
20004 Donostia (Gipuzkoa)

scan me
Mugikorrarekin eskaneatu