Eliz Bidea - op. 5.2 Garizuma luzerik
Pascual Aldave
Eliz Bidea - op. 5.2 Garizuma luzerik
Pascual Aldave
Año creación/composición: 1978
Año publicación: 2023
Eliz Bidea. Camino a la Iglesia, op. 5.2 Garizuma luzerik
Lau ahotsetako gizonezkoen korurako, kapelaz
Pascual Aldave konpositorea hainbat kantu eta obra koral erlijioso sortzeagatik nabarmentzen da. Aldavek bere borondatez, konposizio guzti horiek obra beraren parte izatea erabakitzen du, Eliz Bidea-Camino a la iglesia deitu eta opus 5. zenbakia izanez.
Obra hau osatzen duten konposizioak gai erabat ezberdinekoak dira. Hala ere, konposizio guztiak erlijiosoak dira. Bi irizpide ezberdin jarraituz antolatzea erabaki da honen ediziorako:
Lehenengo irizpidea jatorrizko tema batzuen armonizazioan datza.
- Pelegria naiziela/ Evocación del sueño de San Virila
- Garizuma luzerik
- Steal away
Bigarrenak, konposizioen funtzio liturgikoarekin du zerikusia.
- Liturgiarako kantuak
- Kantu marianoak
- Polifonia erlijiosoa
Horregatik, Eliz Bidea obra sei partetan egituratuta dago:
- Op.5, nº1. Pelegria naiziela/ Evocación del sueño de San Virila
- Op.5, nº2. Garizuma luzerik
- Op.5, nº3. Steal away
- Op.5, nº4. Liturgiarako kantuak
- Op.5, nº5. Kantu marianoak
- Op.5, nº6. Polifonia erlijiosoa