Pascual Aldave konpositoreari buruzko lehen liburuaren aurkezpena
17 azaroa 2023
Pascual Aldaveren jaiotzaren mendeurrena dela eta idatzita, konpositoreari eta bere obrari buruzko lehen liburuaren aurkezpena.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Josu Okiñena piano jotzaile eta ikerlariak eta Beñat Olano musikari eta ikerlariak idatzitako argitalpen berriak Nafarroako konpositore bikainari buruzko lehen ikerketa jasotzen du.
Mundu artistiko eta musikologikorako ekarpen handia da, eta haren aurkezpenarekin batera kontzertu bat eskainiko da, non konpositorearen obrak interpretatuko diren bere ibilbidean eragin handiena izan duten egileen errepertorioarekin batera.
Pascual Aldave musikagileari buruzko lehen ikerketa lanaren argitalpenarekin aurrerapauso itzela eman du euskal musikak. Hainbat urtez ikasten egon ondoren, Josu Okiñena piano-jotzaile, irakasle doktore eta ikertzaileak, Beñat Olano ikertzailearekin batera, gaur egun Aldaveri buruzko doktore-tesia egiten ari denak, “Pascual Aldave. Apuntes biográficos y obra musical” (OE Ediciones, 2023) lana aurkezten dute. Okiñenaren hitzetan, "liburua funtsezko erronka izan da, erabat berria den jakintza-arlo batean zentratzen baita, eta horren inguruan ez zen inolako azterketa sistematikorik egin. Ikerlan honek XX. mendeko euskal konpositore garrantzitsuenetako baten musika ondarea ezagutzeko aukera ematen die publiko espezializatuari zein publikoari.
Aurkezpena 2023ko azaroaren 21ean izango da, 18: 00etan, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan.
Bertaratuko dira:
- Maria Nagore, musikologoa eta doktorea, Universidad Complutense.
- Josu Okiñena, pianojolea y doktorea, Musikene.
- Beñat Olano, musikaria eta ikerlaria.