Argitalpen honetan pianorako 16 euskal dantza aurkezten ditugu, orain arte argitaratu gabeak.  Aurreko mendeko 50eko hamarkadan konposatuak, seguruenik. Garai hartan, Garbizu Madrilen bizi zen. Dantza hauetan  ezpata-dantza eta sagar dantza erritmoak, beste askoren artean, aurkitzen ditugu, Tomas Garbizuk  bikain harmonizatuak. Konpositore honek,  beste hainbat alderdiren artean, euskal folklorearekiko eta, zehazki, dantzekiko zaletasun berezia erakusten du, musikako irudimena askatzeko genero egokiena dela uste baitu.