2021 – 2022 Batura Zikloa2021-11-22T09:50:41+01:00

2021 – 2022 BATURA Zikloa

Euskal Herria gero eta globalizatuagoa den mundu baten parte da. Hori dela eta, besteak beste, hain aberatsa den euskal kultur ondarea artxiboetan eta liburutegietan geratu ohi da askotan. Sarritan ahazturik edo, besterik gabe, erabat ezezaguna dugu ondare hori euskal herritarrok. Kalitate artistiko handiko ondarea da, gainera. Ziklo honek, hain zuzen, ezagutzera eman nahi du, gure kulturarekiko ezagutza eta interesa pizteko herritarren artean.

Lur honek konpositore handiak eman ditu, erabat ezezagunak direnak euskal jendartearen gehiengoarentzat. Horien artean, honako konpositore hauek nabarmen genitzake: hainbat arrazoiengatik Ameriketara emigratu zutenak, eta bertan garatu zuten beren sormen-lana. Euren lanak, askotan, historiako konpositore handien mailakoak dira. Tartean, Emiliana de Zubeldia, Hector Tosar, Tomas Mugica, Aita Madina, eta Olazaran Lizarrakoa, besteak beste.

Egin diren kontzertuek erantzun bikaina izan dute eta ia guztiak erabat bete dira. Honez gain, ikuslegoa biziki harritu da errepertorio berri honekin eta emanaldien formula hurbil eta didaktikoarekin.  Tokiko eta kanpoko artisten bidez, musika-profesional eskarmentudunak izango lirateke denak. Hala, bigarren edizio honetan Ameriketan konposatutako euskal musika klasikoan zentratu nahi dugu, errepertorio handiarekin batera programatuko litzatekeena, jakina.

Formatua errepikatu egingo genuke, hots, areto txikietan eta eskola-formatukoa litzateke, alegia, didaktikoa. Xedea ezagutaraztea eta zabaltzea baita ozeanoaren beste aldean sortutako gure musika, nazioarteko musika gorenarekin parekaturik.

Proiektuaren zuzendaritza artistikoa Josu Okiñena musikariaren esku egongo da. Ikertzaile, musikari eta irakaslea, bere ibilbidea hertsiki loturik da Euskal Herriko musika-ondarearen berreskurapenarekin. Okiñena Euskal Herriko Unibertsitateak saritu du, gainera.
Aita Donostia, Pascual Aldave eta Tomas Garbizu bezalako egileen inguruko ikerketa, interpretazio eta edizio-kritikoak daude bere obren artean. Pianista ibilbideari esker, munduko aretorik ospetsuenetako batzuetan obra horiek zabaltzeko parada izan du.

Okiñenak zuzendaritza artistikoak nazioarteko interprete handien parte hartzea ziurtatuko du. Gainera, musikariok euskal errepertoriarekin sentsibilizaturik egongo dira, eta euren proiektu artistikoetan zabaltzeko konpromisoa ere hartuko dute.

Hurrengo jarduerak

Aurreko jarduketak

Go to Top